Iruñea ezagutzeko txangoan 40 lagunek parte hartuko dute

Taldea. Talde ederra elkartzen da urtero txangoan parte hartzeko./
Taldea. Talde ederra elkartzen da urtero txangoan parte hartzeko.

GALILEAEZKIO.

Herriko Udala eta Yartu kultura elkartearen eskutik, uztailaren 20an, hurrengo larunbatean, Iruñeako planetarioa eta hiria ezagutzekotxangoa aurrera eramango da herrian, honetan 40 lagun inguruk parte hartuko dutelarik.

Goizeko 10:00etan Anduaga industrialetik (Euskorot) paretik abiatuko dira Iruñeako bidea hartuz. Goizean Planetarioa bisitatuko dute, ondoren Catachu jatetxean bazkaldu eta arratsaldean hiria ezagutzeko unea iritsiko da.

Herritarrak bi taldetan banatu eta Gaizka Arangurenen azalpenekin ezagutuko dute Iruñea. Bisita bat bestearen jarraian aurrera eramango da eta hauek amaitzerakoan, Ezkiora bueltatuko dira.