Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina amaitzear dago

Laburpentxoak edo kritikak entregatzeko azken eguna bihar izango da, trukean liburuak erosteko bonuak jasoz

MIRYAM GALILEAEZKI.

Herriko udal liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin ekimen berezi bat jarri zuen aurreko urrian martxan, edozein herritarrari zuzendutako kanpaina izanik, non irakurtzeak saria izango duen, eta hau astelehenean amaituko da.

Adin guztietako herritarrek parte hartzeko aukera dute kapaina honetan eta parte hartzea oso erraza da: liburutegiko liburu bat irakurri eta itzultzerakoan irakurritakoaren iradokizun, kritika edo laburpentxo bat eramaten dutenei, trukean Beasaingo Mirentxu edota Zumarragako Aresti liburu-dendetan erabiltzeko bonu bat eskura emango zaie.

Bonuak, hiru eta hamalau urte arteko haurrentzat 6 eurokoak izango dira; bestetik, hamalau urtetik gorakoentzat 12 eurokoak izango dira. Banatuko diren bonoak liburuak erosteko bakarrik balioko dute.

Ezkioko Udal-liburutegitik parte hartzera gonbidatzen diete herritarrei, irakurzaletasuna builtzatzeko nahien eta bihar izabngo dute kanpaina honetan parte hartzeko azken eguna.

Ordutegia

Ezkioko liburutegia Anduaga Etxeko beheko solairuan kokatuta dago eta ondorengo ordutegia du: astelehen, asteazken eta ostiral arratsaldetan 17:00etatik 20:00ak bitartean dago zabalik. Liburutegiarekin kontaktuan jartzeko 943 72 35 25 telefono zenbakira edo ezkio-itsaso@hotmail.com helbidea.

 

Fotos

Vídeos