Informazio batzorde iraunkorren ordezkariak izendatu dira jada

Udalbatza . Batzorde iraunkorrak osatu dituzte dagoeneko. /  GALILEA
Udalbatza . Batzorde iraunkorrak osatu dituzte dagoeneko. / GALILEA

Udal Osoko bilkuren batzar arruntak gutxienez hiru hilean behin egin beharko direla adierazi zuten

MIRYAM GALILEAEZKIO.

Informazio Batzorde iraunkorren osatzea, ordezkariak izendatzea edota udal osoko bilkurak egiteko aldizkotasuna adostu ziren ostegunean arratsaldean Ezkioko udaletxean ospatutako azken ezohiko udal osoko bilkuran.

Informazio batzorde iraunkorrak asko dira Ezkion eta hauek osatu berri ditu Udalbatza berriak, honen berri ostegunean eman zutelarik. Batzordeak, orain arte izan den bezala, irekiak izango dira edozein herritarrek parte hartu dezakelarik, eta bilerak noiz diren eta zeinek parte hartu nahi duen jakiteko, idazki bat buzoneatuko da herrian zehar, osatutako batzordeen berri emanez eta interesatuek izena eman dezaten.

Horrela, zinegotzi bakoitzak batzorde konkretu batzuetan hartuko du zuzenean parte. Tomas Etxaniz alkateak Ekonomia, Ogasuna eta Kontuak; Gizarte Ongizatea eta Osasuna; Parte Hartze dinamikak; Giza baliabideak, Udal Antolakuntza, Herritarren arreta eta Informazio Gizartea eramango ditu. Hauekin batera ere Hezkuntzaz arduratuko da Luis Mari Torresekin batera.

Bestetik, Joseba Telleria, Mikel Igartua, Luis Mari Torres eta Ion Garciandia: Azpiegiturak eta AHT; Landagintza/Hirigintza; obrak; zaborra; urak; Sustapen Ekonomikoa, Industria eta Enplegua; Etxebizitza politika; eta zerbitzuek kargu egingo dira.

Maialen Etxeberria eta Agurtzane Zubillagak Gazteria, Kirola eta Migrazioa; Kultura eta Aisia; Turismoa eta Hizkuntza Politikaz arduratuko dira.

Eta azkenik, Joseba Telleria eta Agurtzane Zubillaga Landa arapena eta Ingurumena hartuko dute.

Bilerak

Informazio batzordeek bilerak egingo dituzte dagozkien gaiak jorratzeko eta hamabost egunean behin bilduko den Gobernu Batzordean hartuko da azken erabakia.

Bilerak esan bezala irekiak izango dira, herritar guztiek parte hartzeko aukera dutelarik. Azpiegiturak eta AHT, Landagintza/Hirigintza, obrak, zaborra, urak, sustapen ekonomikoa, industria eta enplegua, etxebizitza politika eta zerbitzua batera bilduko dira astean behin, ostegunetan, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Bestetik, Gazteria, Kirola eta Migrazioa, kultura eta aisia, turismoa eta hizkuntza politika hilean behin elkartuko dira, hileko laugarren asteko asteazkenetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Eta azkenik, Landa garapena eta ingurumena hilean behin elkartuko da, hileko hirugarren asteko asteazkenetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Ordezkariak

Udalak dituen Informazio Batzordetaz gain, erakunde desberdinetan parte hartzen du eta bertan ordezkari izango direnak ere izandatu zituzten bilkuran: Urola Garaiko Mankomunitatean eta Uggasan, Tomas Etxaniz; Sasietan Ion Garciandia; Gipuzkoako Ur Konsortzioan, Luis Mari Torres; Igartubeitiko Mahaia, Udalbiltza eta Eudel, Tomas Etxaniz; mahai turistikoan, Agurtzane Zubillaga; Goimen eta Tolosako hiltegiarekin Joseba Telleria; UEMAn Maialen Etxeberria; Haur Eskola patzuergoa eta Eskola Txikiak, Tomas Etxaniz; Urolako industrialdeak eta Kontserbazio entitatea, Mikel Igartua; eta azkenik, Ezkio eta Itsaso behin behineko jarraipen batzordean Tomas Etxaniz eta Joseba Telleria egongo dira.