Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ikastaro gehienak udaletxeko aretoan aurrera eramaten dira. GALILEA
Ikasturteko ikastaroetan izena emateko aukerak zabalik jarraitzen du

Ikasturteko ikastaroetan izena emateko aukerak zabalik jarraitzen du

Oraingoan guztira lau tailer eskaintzen dira Udaletik, hauetako bat haur eta gazteei soilik egokitutakoa: pilota

MIRYAM GALILEA

EZKIO

Miércoles, 18 de septiembre 2019, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak sustatuta, herritarrei zuzendutako aurtengo ikastaroen zerrenda aspaldi ezagutu genuen, honetan hasiera batean eta herritarren nahietara egokituz, Pilates eta Taichi ikastaroetan izena emateko aukera zabaldu zelarik. Irailan sartuta, berriro ere ireki du eskaintza Udalak eta bi aukera hauei Zumba ikastaroa ere gehitu zaie; haur eta gazteentzako pilota eskola ikasturte honetan ere jarraitzen du. Izena emateko epea zabalik dago eta urrian zehar probatzeko aukera ere egongo da.

Adin guztiei zuzendutako ikastaroak hiru izango dira, azken urtetan aurrera eraman direnak eta oso arrakastatsuak: pilates, tai-chi eta zumba ditugu hain zuzen, astean behin klase bana aurrera eramango delarik. Hauetaz aparte aurten ere, bigarren urtez, haur eta gazteek pilota eskolan parte hartzeko aukera izango dute.

Tai Chiren kasuan finkatuta dago eguna, eta honetan parte hartu nahi dutenak ostiraletan elkartuko dira, arratsaldeko 19:30etik 20:30era. Ikastaro honen kuota 20 euro hilabetean izango da. Pilatesen kasuan astelehenetan elkartuko dira, arratsaldeko 19:30etik 20:30era, eta kuota 20 eurokoa izango da. Azkenik, Zumbari dagokionez, izena ematen duten interesdunen artean bilera bat ospatuko da ordutegia eta eguna finkatzeko. Ikastaro honen kuota ere 20 euro hilabeteko izango da. Interesdunak Udaletxera bertara deitu beharko dute 943 72 13 03 telefono zenbakira.

Hiru ikastaro hauetako batean (edota bat baino gehiago) izena emateko aukerak zabalik jarraitzen du, klaseak urrian hasiko direlarik. Bestalde, eta lehenengo aldiz, urriko lehenengo astean ate irekiak izango dira, ikastarora gerturatu eta frogatu nahi duten guztientzat, konpromisorik gabe. Gogoratzen da gutxienezko kopurua ikastaroa aurrera eramateko zortzi pertsonakoa dela.

Pilota eskola

Aurten ere herriko haur eta gaztetxoek Pilota Eskolan parte hartzeko aukera izango dute. Ezkioko pilotalekuan 5 urtetik 16 urte bitartekoentzat pilota ikastaroa aurrera eramango da eta 2019-2020 denboraldiko matrikulazioa zabalik dute E.P.Eko (Ezkioko Pilota Eskola) kideek, lehenengo entrenamenduak urrian izango direlarik.

Orain arte ostiraletan arratsaldean elkartu izan dira pilotari gaztetxoak eta horrela izaten jarraituko du aurrerantzean: arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bost eta bederatzi urte bitartekoentzat zuzenduko da saioa; eta 18:00etatik 19:00etara bederazti urtetik 16 urte artekoentzat izango da. Pilota ikastaroaren iraupena zortzi hilabetekoa da: urriaren 4tik maiatzaren 29ra arte. Haur bakoitzeko 40 euro ordainduko dira Pilota Eskolako kide izateko eta urriaren lehen astean parte hartu nahi duen orok izen-emate fitxarekin batera ordainagiria eraman beharko du.

Inskripzioa egiteko ezkiokopilota@gmail.com helbidera idatzi beharko da, bertan eman beharreko pauso guztiak azaltzen direlarik: umearen izen abizenak, eta adina adierazi beharko dira, besteren artean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios