Ikasturteko ikastaroetan izena emateko azken egunak

Udaletxea. Lau ikastaro eskaintzen ditu aurten. /  GALILEA
Udaletxea. Lau ikastaro eskaintzen ditu aurten. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Herritarrei zuzendutako aurtengo ikastaroen zerrenda irailaren hasieran ezagutu genuen, oraingoan herritarrek lau ekintzetan parte hartzeko aukera izango dutelarik. Hauetan izena emateko epea zabalik dago handik geroztik eta aste honetan itxiko dira taldeak.

Adin guztiei zuzendutako ikastaroak hiru izango dira, azken urtetan aurrera eraman direnak eta oso arrakastatsuak, zumba, pilates eta tai-chi ditugu hain zuzen, astean behin klase bat izango delarik. Hauetaz aparte aurten haurrek pilota ikastaro berrian parte hartzeko aukera izango dute.

Tai Chiren kasuan finkatuta dago eguna, eta honetan parte hartu nahi dutenak ostiraletan elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Ikastaro honen kuota 20 euro hilabetean izango da. Zumba eta pilatesi dagokionez, izena ematen duten interedunen artean bilera bat ospatuko da ordutegia eta eguna finkatzeko. Bi ikastaro hauen kuota ere 20 euro hilabeteko izango da.

Hiru ikastaro hauetako batean (edota bat baino gehiago) izena emateko epea hilaren 15ean, larunbatean, itxiko da. Beraz, interesdunek udaletxeko 943 72 13 03 telefono zenbakira deitu beharko dute. Gogoratzen da gutxienezko kopurua ikastaroa aurrera eramateko zortzi pertsonakoa dela eta klaseak urrian hasiko direla.

Aurten berria

Lehenengo aldiz herrian, Udalak sustatuta, haurrentzako pilota ikastaroa antolatu da ikasturte honetarako, bertan 6 eta 16 urte bitarteko haurrek parte hartzeko aukera izango dutelarik. Pilota ikastaroa Ezkioko frontoian aurrera eramango da eta astean ordu beteko saioa proposatzen da, ostiraletan 17:00etatik 18:00etara.

Ikastaroa zortzi hilabetekoa izango da, urriaren 5ean hasi eta maiatzaren 31n amaituko delarik, eta honen prezioa 40 euro haur bakoitzeko finkatu da.

Aurre inskripzioa egiteko, irailan zehar umearen izen-abizenak eta adina ezkiokopilota@gmail.com helbidera bidali beharko da edota EUP! (Ezkio Udal Pilota Ikastaroa) taldeko edonori helarazi. Ikastaroa hasi aurretik bileratxo bat egingo da izena emateko fitxa betetzeko, ordainketa non eta nola egin azaltzeko, eta beste zenbait gai zehazteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos