Igerilekuetako abonamendua egiteko aukera dago herrian

Igerilekuak. Ormaiztegiko igerilekuarekin akordioa. /  ZERKI
Igerilekuak. Ormaiztegiko igerilekuarekin akordioa. / ZERKI

GALILEA ITSASO.

Ormaiztegiko igerilekurako akordioa sinatu du Itsasoko udalak, gure herritarrek piszinako sarrera eta abonamenduak Ormaiztegiko herritarren antzera egin dezaten.

Ormaiztegiko igerilekua ekainaren 22an zabaldu zen eta datorren irailaren 9rarte egongo da martxan, eta Itsasoko herritarrak akordioa dute Ormaiztegiko udalarekin hau erabili ahal izateko.

Igerilekua goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara bitartean dago zabalik eta taberna zerbitzua ere izango da bertan. Itsasoko herritarrek sarrera eta abonuak, Ormaiztegikoen antzera egiteko aukera dute orain, eta edozein motako abonamendua egiteko, bakoitzak eraman behar duen dokumentazioa honakoa izango da: Familia Liburua edo NANa; NAN neurriko argazki bat; erroldatze agiria; edota langabe edo jubilatu egoeraren ziurtagiria, banakako abonuetan obaria lortu ahal izateko.

Tarifak

Abonamenduak Ormaiztegiko Udal Bulegoetan egin daitezke goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta tarifak ondorengoak dira: hiru urtetik beherakoak doan sartuko dira; 4tik 17 urtera: 3 euro; eta 18 urtetik aurrera, 4,50 euro. Langabe eta jubilatuek %50eko deskontua izango dute. Abonamenduen kasuan, senar emazteek edo egitatezko bikoteek, 60 euro ordainduko dituzte; familiarra seme alaba batekin, 70 eurodira; familiarra bi seme alabekin, 80 euro dira; familiarra hiru seme alaba edo gehiagorekin (20 urte arteko seme-alabak), 80 euro izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos