Borrar
Baratzea. Patata, artoa eta garia izango ditugu maiatzeko produktu bikainak. IGARTUBEITI
Igartubeiti Baserri Museoak baratzea zaintzeko aholkuak eskaintzen ditu

Igartubeiti Baserri Museoak baratzea zaintzeko aholkuak eskaintzen ditu

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Jueves, 2 de mayo 2019, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Maiatza hasi berri dugu eta hilabete honetan ere baratzea zaintzeko aholkuak eskaintzen dizkigute Igartubeiti Baserri Museotik. «Maiatza hotz urtea zorrotz, maiatz hotz ez aho eta ez bihotz», dio esaerak.

Lurra prest izan behar dugula gogoratzen digute baserritik, landaketa ugarienak egiteko sasoia orain baita, bai udarari begira bai udazkenari begira. Bestalde, apirilean hasitako loraldia modu ikusgarrian azaleratuko dela ere diote. Horrexegatik esan ohi da maiatza Euskal Herrietan urteko hilabeterik ederrena izan ohi dela. «Larre eta soroak ere belarrez mukuru izango ditugu; ez dago aitzakiarik, lurra ari da bere lana egiten, eta guk ere gauza berbera egin beharko dugu», diote baserri museotik.

Maiatzean, udaberriaren indarra gorenean daukagula diote Igartubeititik, eta hori dela eta baratzeko lanetarako garai ederra eta beharrezkoa dugu. Udaberriko aldi hotzetik irten bezain laster baserria egutegiari aurreratu eta negura begira jarri ohi da. Neguan zerbait jan nahi bada maiatzetik hasi behar lanean. Beraz, hilabete honetan negurako uzta erein beharko da.

Patata

Horietako bat, bai elikadura aldetik baita historikoki zein sozialki garrantzia handia izan duen elikagaia dugu: patata. «Dakigunez, patataren jatorria amerikarra da, eta bertatik zabaldu zen mundu osora. Euskal Herrira XVI. mendean sartu zen baina hasiera batean lorategietan apaingarri gisara edo ukuiluetan ganaduarentzako jatena bezala erabili zen, eta XVIII. mende amaieran hasiko da Euskal Herriko jendartea patataz elikatzen», azaltzen dute baserri-museotik.

Patata tuberkulu bat da. Hain zuzen ere sustraietako zati horretan erreserbak pilatuko ditu eta horiexek jango ditugu. «Otsaila aldean erein daiteke, horrela udaberrian, maiatza eta ekainean guri-guriak jateko. Baina neguari begira, apirila-maiatzean ereiten da. Patatari luberria edo lur berria gustatzen zaio, lehen aldiz lantzen den lurra. Hau zaila denez, lurra ongarri askorekin gozatuko dugu, ximaurra, luarra, errautsa... aberasteko. Bero askorik ez zaio gustatzen, beraz leku freskoa aukeratuko dugu landatzeko, gutxi gora behera 15-23 gradu artean egotea litzateke egokiena», gomendatzen dute Igartubeititik.

Landatzerako garaian, lurra ongi harrotu eta erretena bat egin beharko zaio. Ximaurra jarri azpian eta gainean patata. Ereiteko dauzkagun patatatxoak handiak edo ernamuin asko badituzte moztu eta zatitxotan erein. Ilara batetik bestera 60 zentimetro inguru utzi eta patatatik patatara 30 zentimetro. Ondoren ongi estali lurrarekin. Landarea hazten denean, kontu handiz lurra jorratu eta landarearen inguruan pilatu behar da, honela azpiko tuberkulua ez da lurrazalera aterako.

«Uzta jasotzeko berriz, landarea berdean dagoenean lurpea miatuko dugu patata loditu den ikusteko. Horrela bada atera eta jan, berritan gozoago egoten baita. Baina neguari begira gehixeago itxarongo dugu, landarea lehortu eta ihartu arte. Lurretik ateratakoan eguzkitan utzi ordu batzuk eta honela itsatsitako lurra errazago kenduko zaio. Ondoren haize berritzen den toki ilun batean gorde, ongi zabalduta eta freskuran», diote.

Bestetik, eguneroko bizitzan garrantzia handia izan duten bi zerealek ere maiatzean zeresana dute: gariak eta artoak.

Batetik garia, «dena ondo joan bada nekazariaren atseginerako landarea helduta beharko luke dagoeneko», diote. Hori horrela izanik, maiatzean berde berdetan dagoen garia uda aldera soro ori bilakatuko da. Bestalde, artoa. «Esaerak dioenez elorri zuria loratzen denean artoa ereiteko lanak egin behar dira; orain eginiko lanek bideratuko dute negua», adierazten dute Igartubeititik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios