Uda honetan Igartubeiti nolanahi bisitatzeko aukera

Eskaintza. Talde, familia edo bakarkako planak uda honetarako.
/GALILEA
Eskaintza. Talde, familia edo bakarkako planak uda honetarako. / GALILEA

Erakusketa, familientzako bisita bereziak, esperientziak eta tailerrak udako hilabeteetan gozatzeko

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Uda honetan, Igartubeiti ezagutzeko aukera anitzak eskaintzen dituzte museotik. Familian, lagunekin, taldean edo bakarka plan desberdinak egiteko aukera bikaina egongo da hilabete hauetan, '#Handia13... argiak, kamara eta akzioa!' erakusketa, familientzako bisita bereziaz eta esperientzietaz gozatzeko aukera, adibidez.

Hilabete batzuk dira inauguratu zela eta oraindik ere abuztuaren 31rarte ikusgai egongo da baserrian '#Handia13... Argiak, Kamara eta akzioa!' erakusketa, Handia filmaren errodajea dela eta; Igartubeiti zinema toki bilakatuz.

Familian

Haur eta familientzako eskaintza zabala izaten da ikasturte osoan zehar baserri museoan, eta udako oporrak aprobetxatuz ere, hauen-tzako planak prestatu dituzte Igartubeitiko arduradunek.

«Bisita gaitzazu familian eta deskubritu Igartubeiti baserriko sekretuak Martintxok proposatzen dituen jolasen bitartez», animatzen dute baserritik. Igartubeiti Baserri Museoa bisitatzen duten familiek, sei urtetik gorako haurrentzako zuzenduta dagoen foileto didaktikoa aurkituko dute laguntza material bezala. Foileto honekin, umeek era independiente eta dibertigarri batean baserriko sekretu guztiak ezagutuko dituzte Martintxok proposatzen dituen jolasen bidez. Horretarako, pista joko bat planteatzen da, honetan, museoan zehar ezkutatzen diren saguzahar ezberdinak aurkitzen joan beharko dira haurrak eta, hauek topatzean, joku bat egin beharko dute, baserrietako bizimodua ezagutzeko.

Esperientziak

Igartubeiti baserri museoa bost zentzumenen bitartez gozatzeko esperientzia desberdinak eskaintzen dira hilabete hauetan ere: paisaiatik mahaira, baratzeko sekretuak; edota Igartubeitira, XVI. mendeko baserri batera zentzumen bidaia

'Paisaiatik mahaira'n, bertako elikagaien dastaketa egingo da: Goierriko sagardoa, Euskal sagardoa eta Gorenak sagardoa, sagar zukua, Idiazabal gazta ketua eta ketu gabea, baserriko ogia, irasagarra, eztia eta artisau gailetak.

'Baratzeko sekretuak' esperientzian, gidatutako ibilaldi bat burutuko da. Honen bidez, baserri mundua ezagutzeko aukera egongo da, bere inguruneko landareen, zu-haixken eta zuhaitzen bitartez.

Azkenik, 'Igartubeitira, XVI. mendeko baserri batera zentzumen bidaia'n egun batez alkimista tipi bat bihurtzeko aukera egongo da. «Zure zentzumenak proban ipini itzazu, xaboi naturalak egin, edota XVI. mendeko baserri bateko bizimodua esperimentatu. Amaitzeko, landa inguruneko zapore ezberdinak dastatzen amaituko duzu baserriko atarian», Igartubeititik.

Esperientzi hauetaz disfruta- tzeko aurretik izena eman behar da.

 

Fotos

Vídeos