Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Turismo Bulegoa. Uztaila eta abuztuan jasotako datuen balantzea egiten dute bulegoan. TURISMOA
Uda honetan 9.150 bisitari jaso dituzte Urola Garaiako museoek

Uda honetan 9.150 bisitari jaso dituzte Urola Garaiako museoek

Urola Garaiako Turismo sailetik diotenez balorazioa oso positiboa da eta jasotako datuak ere oso onak

MIRYAM GALILEA

ALTO UROLA.

Viernes, 14 de septiembre 2018, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola Garaiara hurbiltzen den turismoa haziz doa, museoak, ibilaldiak, ekintzak... garai bakoitzean dagokiona, urte osoan zehar bisitariak jasotzen ditugu gure herrietan eta uda honetan ere kopuru hau hazi egin da gure museoetara guztira 9.158 pertsona hurbildu direlarik, aurreko urtean baina 536 gehiago.

Beste barnealdeko bailaretako turismo arduradunekin elkartu, kopuruak zenbatu, irakurketa bat egin... eta lortutako emaitza bikainza izan da, Gipuzkoako barnealdeko eskualde guztietan tendentzia berdina izan delarik. Aurreko urtekin jasotako bisitarien kopurua konparatuz aldea ez da oso handia, baina beste faktore batzuk hartzen dira kontutan eta hau guztia elkartuz oso balantze positiboa egiten dute turismo arlotik. «Bisitarien balantzea aurreko urteekin berdintsua da baina kontutan izan behar dugu 2016a eta 2017an turismoak tope egin zuela, beraz datuak mantentzea oso positiboa da», azaltzen du Edurne Etxeberriak, Turismo Arloko Koordinazio eta Dinamizazio Arduradunak.

Orokorrean uda partean turismoak kostaldera jotzen du eta barnealdera etortzen direnean ekintza konkretuak burutzeko izaten ohi da, museo gutxi. Urola Garaiak turismo eskaintza oso zabala du eta urtean zehar, ekintzen arabera, gorakadak egoten dira bisitarietan: Olentzero, Sagardo Astea... Uda ez da denboraldi on hauen artean kokatzen eta beharbada horregatik, jasotako datuak oso onak direla aitortzen dute Turismo sailetik.

Esperientzia berriak

Donostiako Turismo bulegoetan Urola Garaiako eskaintza topatu dezakete bisitariek eta honen eragina nabarmena dela esaten dute turismo bulegotik.

«Jendea beste gauza batzuk bilatzen hasi da, esperientzia desberdinak, eta Donostian eskuragarri ditu gure ekintzak. Zuzenean baliabideetara asko joaten dira turismo bulegotik pasa gabe, beraz bisitarien kopuru erreala handiagoa da». «Alojamentuetan ere informazioa dago eta nekazal etxeetatik ere asko etortzen dira; beste era bateko turismoaren bila datoz», azaltzen du Edurne Etxeberriak.

Jasotako turismoaren profilari begiratzen badiogu Madril eta Catalunyakoak mantentzen dira, aurten Andaluzak gutxiago izan direlarik. Estatu kanpokoei dagokienez, frantsesak etorri dira gehien bat, turismo bulegoetan jasotako datuen arabera.

Bestalde, familiak, lagun taldeak, bikoteak... denetarik egon da. «Aurten talde gutxiago izan ditugu, autobus gutxiago nabaritu dugu eta horrek esan nahi du bakarka eta talde txikietako bisitak igo direla, asko gainera, eta hori ere oso positiboa da», azaltzen dute turismo bulegotik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios