Borrar
Igartubeiti. Hilabete honetako altxorretako bat. GALILEA
Hiru aukera bikain bailaran, hilabete honetako altxor gisa

Hiru aukera bikain bailaran, hilabete honetako altxor gisa

GALILEA

ALTO UROLA.

Miércoles, 4 de julio 2018, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ignaziotar lurraldea sakonean ezagutzeko aukera ematen duen 'Ezkutuko Altxorrak' bisita gidatuen egitaraua aurrera doa, eta, hilabete honetan, Urola Garaian kokatzen diren hiru ekintzetan parte hartzeko aukera zabaltzen digute: Urretxuko alde zaharra eta San Martin de Tours; Ezkioko Igartubeiti baserriko baratzea; eta Legazpiko burdinola; Debagoiena eta Urola Erdiko beste batzurekin batera.

Hiru egun aukeratu dira uztailean altxorrak ezagutzeko: ostirala, larunbata eta igandea, hain zuzen ere. Uztailaren 6an, ostiralean, izango dugu lehenengo aukera; honetan, Urretxuko alde zaharraz eta San Martin de Toursen egurrezko barnealdeaz disfrutatzeko aukera egongo da. Bisita doakoa izango da eta Juan Bautista Mendizabal izango dugu gidari gisa.

Larunbatean, berriz, eguerdiko 12:00etan Igartubeitira gerturatu eta, bertan, baratzeko eta landare usaingarrien bisita egiteko aukera egongo da XVI. mendeko baserrian. Pintxo bat dastatuko dugu bertan ere, hau guztia 2 euroren truke.

Azkenik, igandea, orduan ere eguerdiko 12:00etan hasita, Legazpiko Mirandaolan dugun burdinola martxan jarriko da, burdinaren tradizioa erakutsiz. Olagizonen bizimodua eta burdinola martxan ikusi eta gozatzeko aukera egongo da, pintxo goxoa ere dastatuz; bisita honen prezioa 7€koa da.

Hiru altxor hauetako bat edo guztiak ezagutzeko edo informazio gehiago jasotzeko, Antioko Turismo Bulegora jo (Zumarraga) edo 943 722042 telefonora deitu.

Helburua

Bisita hauek XVI. mendea eta Loiolako San Ignazio ardatz moduan hartzen dute. Oso ezagunak ditugu Loiolako Santutegia, Antioko ermita, Arantzazuko Santutegia. Izan ere, ignaziotar lurraldean historia, arte eta kultura arloan aurki dezakegun ondare aberats eta ugariaren harribitxietako zenbait dira hauek. Baina Gipuzkoako Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako XVI. mendeko beste hainbat harribitxi ez dira hain ezagunak: Ezkioko Igartubeiti, Azpeitiko Bakardadearen kapera, Zumarragako San Kristobal ermita edota Arrasaten San Balerio ermita, besteak beste, eta hauek hobeto ezagutzeko aukera zabaltzen digu 'Ezkutuko Altxorrak'.

«Gure eskualdeko baliabide eta museoez gain, beste era bateko ondarea balorean jartzea du helburu programa honek. Hilabeteko bigarren asteburuan, Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetan bisita gidatuak izaten ditugu. Eden sari europearra jaso duen Inaziotar Lurraldea proiektuaren puntu indartsu bat bisita hauen programa izan da, horrela nabarmendu zuten Europatik», azaltzen du Edurne Etxeberriak, Turismo Koordinazio eta Dinamizazio Arduradunak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios