Hilaren 23tik 30era bitartean ospatuko dira San Pedro jaiak

I.A.ASTEASU.

Aitzondo Elkarteak, Aitzondo Txirrindulari Elkarteak, Pello Errota Ikastetxeko Guraso Elkarteak, Asteasuko Gazte Asanbladak, hainbat herritarrek eta Asteasuko Udaleko Festa Batzordeak elkarlanean prestatu dute ekainaren 23, 26, 27, 28, 29 eta, 30 ospatuko diren herriko jaien egitaraua.

Ekainak 23. 21:00 San Juan bezperako sua eta dantza. Ekainak 26, asteazkena. 18:30 Frontenis txapelketako finalak. 21:30-22:00 Izen-emateak mus eta txintxon txapelketetarako. 22:05 Mus eta Txintxon txapelketak pilotalekuan.

Ekainak 27, osteguna, haurren eguna izango da: 11:00 Haurren txupinazoa. 12:00-14:00 Haur parkea pilotalekuan. 14:00 Umeen bazkaria. 15:00-17:00 Haur parkea pilotalekuan. 17:30 Txan magoa plazan. 18:00 Gizonezkoen Pala Txapelketako finala. 19:30 Txupinazoa Indarkeria matxistaren aurkako tailerrean parte hartu duten gazteen eskutik. 22:30 Bertso-saioa plazan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Nerea Ibartzabal, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika.

Ekainak 28: Kuadrillen eguna. 11:30 Asteasuko Pilota Eskolako Txapelketako finalak. Eskuz mutilak: Aratz Agirrezabal eta Iker Izagirre; palaz neskak: Naroa Beobide eta Maddi Urkola. 12:00 Kuadrillan triki poteoa musikaz lagunduta. Ondoren, Ikurrinaren ekitaldia. 14:30 Kuadrillen arteko bazkaria. 18:30 Sakatu elektrotxaranga. 22:30 Zezen suzkoa. Jarraian, Euskorleans Dixie Band, musika kalean.

San Pedro Eguna

Ekainak 29, 10:00 Txistularien diana. 11:00 Meza nagusia. Ondoren, Elizmendin: soka-dantza, hamaiketakoa. Ondoren, Asteasuko Pelota Eskolako Txapelketako finalak. 18:00 Kalejira herriko musikariekin, buruhandiekin eta erraldoiekin. 19:30 Bonberenea txarangaren musika kalez kale. 21:00 Herri afaria.

Ondoren, Bonberenea txaranga. 00:00 Kontzertuak: Gozategi eta Meliora. Gaueko autobus zerbitzua eskainiko da. Ekainak 30, igandea: Jubilatuen eguna. 11:30 Meza.

Ondoren, hamaiketakoa Aizondo Elkartean. 11:00-11:30 Patata tortilla txapelketa. 13:00 Herri-kirolak: Aizkolariak: Xabier Orbegozo (Arria V) eta Ugaitz Mugerza. Harri-jasotzaileak: Inaxio Perurena, Inar Urruzuno eta Mikel Lopetegi (Urra). 14:30 Jubilatuen bazkaria. Ondoren, bertsolariak: Telleria eta Lizaso.