Hilabete hauetan ez da KzGuneako tutorearen bisitarik egongo herrian

KzGunea herriko liburutegian. / GALILEA
KzGunea herriko liburutegian. / GALILEA

MIRYAM GALILEAEZKIO.

Ezkioko KzGunea-ko gela liburutegiaren txoko batean kokatuta dago, Santa Lutzia auzoan, Anduaga etxeko beheko solairuan, eta bai ordenagailuak eta baita internet erabiltzeko aukera ere eskaintzen die adin guztietako herritarrei, noizean behin ikastaro desberdinak aurrera eraman izan direlarik.

Hilabetean behin orokorrean, KzGunea-ko dinamizatzaile baten bisita jasotzen dugu herrian, honek egon daitezkeen zalantzak argitzen dituelarik. Kasu honetan, eta bai abuztua eta baita irailari ere dagokionez, herriak ez du dinamizatzailearen bisitarik jasoko.

Abuztuari dagokionez, oporrak hartzen dituzte KzGunean eta irailan gela erabiltzeko aukera egonda ere, dinamizatzailearen bisita ez dugu jasoko. Dena den, eta zalantzaren bat edukiz gero, tutorearekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen da, ondorengo helbide elektronikora idatzita: tutor.ezkio-itsaso@kzgunea.net. Dinamizatzailea Natalia Luis da.

Ordutegia

Azkenik, KzGunea-ko ordutegia ondorengoa izango da: astelehenak, asteazkenak eta ostiralak arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako 943023645 telefonora deitu daiteke.