Borrar

Herriko haur eta gazteek Pilota Eskolan aritzeko izen-emate epea abian da

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Jueves, 1 de agosto 2019, 01:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ederki aritu dira azken ikasturte honetan herriko hamalau gaztetxo herriko pilota eskolan eta hurrengo ikasturteari begira, izandako arrakasta eta gogoa ikusita, berriro ere herritarrei deialdia zabaltzen diete Ezkioko Pilota Eskolakoek. Horrez gero, interesa duten haur eta gaztetxoek, hurrengo ikasturteari begira, izena emateko aukera dute dagoeneko. Ezkioko frontoian 5 urtetik 16 urte bitartekoentzat pilota ikastaroa iaz sortzeko egitasmo arrakastatsua aurrera egin ondoren, datorren ikastaroari begira 2019-2020 denboraldiko matrikulazioari ekin diote E.P.Eko (Ezkioko Pilota Eskola) kideek. Orain arte ostiraletan elkartu dira eta horrela izaten jarraituko du aurreran-tzean: arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bost eta bederatzi urte bitartekoentzat zuzenduko da saioa; eta 18:00etatik 19:00etara bederazti urtetik 16 urte artekoentzat. Pilota ikastaroaren iraupena zortzi hilabetekoa izango da: urriaren 4an hasi eta maiatzaren 29ra arte. Haur bakoitzeko 40 euro ordainduko dira Pilota Eskolako kide izateko eta urriaren lehen astean parte hartu nahi duen orok izen-emate fitxarekin batera ordainagiria eraman beharko du .

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios