Herriko baserri zaharrenak noizkoak diren jakiteko aurkezpena udaletxean

Udaletxean izango da. /  GALILEA
Udaletxean izango da. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Ezkioko Udalaren eta Yartu kultura elkartearen eskutik, Ezkioko baserriak noizkoak diren jakiteko aukera egongo da bihar, Udaletxean aurrera eramango den topaketan.

Josue Susperregi, Arkeolan fundazioko kidea eta dendrokronologoa; eta Ibon Telleria, EHU-ko irakaslea eta arkitektoak eskainiko dute bihar ostirala (maiatzak 10) solasaldia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Ezkioko Udaletxean.

Bertan aurkeztuko den programak puntu desberdinak jorratuko ditu: ikerketa ildoari dagokionez arkitektura-azterketa, dokumentu-artxiboak eta zuraren kronologia analisiak aurkeztuko dira; dendrokronologia edo zuhaitz-kronologia zer den azalduko da; Ezkion lorturiko emaitzak aurkeztuko dira: Zelaa, Salete eta Sagastizabal baserriak; eta Erdi Aroko baserri gipuzkoarren inguruko hipotesia aldatu beharrean dagoela ere aipatuko da, baserriak uste baino zaharragoak baitira.

Hitzaldiak ordu beteko iraupena izango du gutxi gorabehera eta doakoa izango da. Amaitzerakoan, mokadutxoa eskainiko zaie bertaratutakoei. Gogoratzen da haurtzaindegi zerbitzua egongo dela behar dutenentzat, Udaletxera aurrez deituta 943 72 13 03 telefonora.

Erreziboak

Gipuzkoako Urak SA-k bere Ezkioko abonatuei jakinarazi nahi die lehenengo hiruhilabeteko zaborra, ura, arazketa eta fintantziaketa planeko erreziboak bidali direla. Erreklamazioak Gipuzkoako Urak-eko edozein bulegotan, abonatuaren 902 302222 - 943 318602 (24 orduz) telefonoan edota bulego birtualean, www.gipuzkoakour.com -en egin daitezke. Borondatez ordaintzeko azken eguna maiatzaren 15a izango dela azaltzen da.