Herriguneko ur zikinak bideratzeko proiektua abian

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Egingo azken herri batzarrean azaldutakoaren arabera, Ur Kontsortzioak herriko ur zikinak bideratzeko proiektua egiten ari da, honen helburua, ur zikinak beheko kolektorera eramatea delarik, egun dagoen hobi septikoak arazoak ematen dituelako. «Ur kotsortziokoek proiektu bat egiten ari dira Itsasoko kaskoko ur zikinak beheko kolektorera eramateko. Orain herriko kas-koan, hobi septiko bat dago, Pott keramikakoen tailerraren azpian kokatzen dena, baina ez du ondo funtzionatzen eta arazoak eman ditu, batez ere euria egiten duenean, usaia...», azaltzen du Gorka Sasietak, Itsasoko alkateak. Ur zikinak bideratzeko proiektu hau martxan dago topografoak eta bestelako langileak lanean daudelarik, eta honek herrigunea kontutan hartzen du bakarrik, baserriak ez. Bestetik, Mandubi eta Mandubi zaharrekonetzat ere beste proiektu bat egiten ari dira Astigarreta eta Garin baserriak hartuko dituena. «Proiektu hau martxan zegoela kontutan izanda, Mandubikoek Astigarretaraino eramateko momentu egokia izango zela komentatu ziguten, Mandubi ere konektatzeko, oso gertu baitago. Gainera jatetxea bertan dagoela ere kontutan hartzekoa da. Beraz, eskaera luzatu diogu Ur kontsortzioari eta erantzunaren zai gaude», Sasietak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos