Hemen dira Madalena jaiak

Afari Herrikoia. Afaria eta Joselu Anaiak egun borobiltzeko. /  ITSASO
Afari Herrikoia. Afaria eta Joselu Anaiak egun borobiltzeko. / ITSASO

GALILEA ITSASO.

Arratsaldeko 19:30etan hasiko dira gaur Madalena jaiak Itsasoko Alegia auzoan, aurtengo egitaraua Sagardo Festak zabalduko duelarik. Elkartearen parean kokatuta, hamaika sagardo desberdin dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, pintxoak ere faltako ez direlarik.

Arratsaldea aurrera doala, afaldu aurretik, Dantzaki taldearen dantza erakustaldia izango dugu pilotalekuan eta jarraian, sagardo festari jarraipena emanez Afari Herrikoia ospatuko da bertan, oilaskoa afalduz.

Azkenik, eta lehenengo eguna borobiltzeko, Madalenatan falta ezin diren Joselu Anaiak izango ditugu festa girotzen.

Eta bihar aurrera egingo dute jaiek arratsaldeko 18:00etan, afaltzeko izango den paella erraldoia egiten hasiko direlarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos