Helduentzako ariketa psiko-sozialaren tailerrerako laguntzailearen kontratazioa

Udaletxea. Dinamizatzailearen laguntzaile bat behar da. /  GALILEA
Udaletxea. Dinamizatzailearen laguntzaile bat behar da. / GALILEA

GALILEA ITSASO.

Hilabete honetatik aurrera herriko gizon eta emakume heldu autonomoen ariketa psiko-sozialaren tailerra bideratuko da eta dinamizatzailearen laguntzaile bat kontratatuko da horretarako, honetara hautatzeko prozesuan parte hartzeko izena emateko epea gaur amaitzen delarik.

Ariketa psiko-sozialaren tailerra aurrera eramateko dinamizatzaile bat egongo da herrian, eta honetaz gain, Udalak taldeari laguntza eman eta koordinazio lanak egingo dituen pertsona baten beharra ere aurreikusten du.

Tailerra aurrera eramateko adostu den eguna osteguna izango da, hilaren 20an hasi eta gabonak bitartean, arratsaldeko 15:30etatik 17:00etara. Hau Itsason nahiz Alegin aurrera eramango da.

Baldintzak

Laguntzaile lanposturako bete beharreko baldintzak ondorengoak dira: Itsason erroldatua egotea, euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea; eta arlo honetan esperientzia izatea ere baloratuko da.

Izena emateko epea gaur bertan amaitzen da. Honetarako eta argibideetarako izena udaletxean eman beharko da, bulego orduetan, bertara deituta (943 477 790) edo posta elektroniko bidez udala@itsaso.eus helbidera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos