Haurrek ederki pasatu zuten asteburuko Cavaletti lehiaketa klasean

Cavaletti. Pista ezagutu, saltoak, ibilbidea osatu... eta guztientzat sariak banatu zituzten bazkari eder batekin amaituz. / IBUR
Cavaletti. Pista ezagutu, saltoak, ibilbidea osatu... eta guztientzat sariak banatu zituzten bazkari eder batekin amaituz. / IBUR

Guztira hiru eta hamazazpi urte bitarteko hemezortzi parte hartzaile egon ziren larunbatean Iburren

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Hilabetean behin ekitaldi bereziren bat prestatzen dute Iburrekoek, bestelako ibilbideak eta ekintzaz aparte, eta irailari begira III Cavaletti klasea aurrera eramatea izan da aukeratutakoa, hau larunbatean goizean aurrera eraman zelarik.

Aurretik izena emanda, guztira hiru eta hamazazpi urte bitarteko hemezortzi haur eta gaztetxoek parte hartu zuten proba honetan, klase hau epaile eta entrenatzaile baten begiradapean aurrera eraman zelarik.

Hasteko parte hartzaile guztiek beroketa egin zuten eta jarraian, pista eta rekorridoa nola ikuskatu behar zuten azaldu zien epaileak; ondoren klaseari hasiera eman zioten. III Cavaletti klase honetan kanpotik bai epaile eta baita entrenatzaile bat ere etorri ziren, eta hauekin pista ikusteaz gain, agurra, rekorridoa, sari banaketa eta ohorezko bira egin zituzten, besteak beste.

«Ederki pasatu zuten haur eta gazteek. Zaldunak urduri zeuden, baina oso ondo egin zuten rekorridoa. Lehiaketaren batean parte hartu nahi badute, badakite zer egin behar den», azaltzen dute Iburreko arduradunek.

Lehiaketa klasea amaitu eta 24 lagun elkartu ziren Iburren bertan bazkari dotore batez gozatzera, honekin eguna borobilduz.

Aurrerantzean

Datozen hilabeteei begira bestelako ekintza bereziak aurrera eramango dira Iburren. Horrela, hilabete bukaeran Halloween eskea ez da faltako aurten ere eta azaroan pony gamesak.

Ibilbideak, txangoak edo aurrera eramaten diren bestelako ekintzak ezagutu edota hauetan parte hartzeko nahi baduzu, Iburreko arduradunekin kontaktuan jarri 655 73 53 00 telefono zenbakira deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos