Haur parkea artelanez apaindu da

Zeramika. Herriko haurrek egindako zeramika artelanekin apaindu dute Alegiako parke berria. / GALILEA
Zeramika. Herriko haurrek egindako zeramika artelanekin apaindu dute Alegiako parke berria. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Ikasi, jolastu eta disfrutatzeko aukera bikaina izan dute aurtengo udalekuetan itsasoarrek, kirola, artea, hipika eta robotika landuz. Anitzak izan dira lanak eta hauetako batzuk ikusgai izango ditugu beti Alegiako haur parke berrian: Pott Keramikakoekin egindako artelanak hain zuzen ere.

Alegiko jaietan hauetaz gozatzeko aukera izan genuen, parke berria apaindu eta, gainera, gazteen lanak herrira zabalduz: animalitxoak, haurrak, hostoak..., eta, nola ez, egileen izenak jasotzen dituen plaka.

Aurtengo helburua, Alegiako parkea dekoratzea izanik, gogoz aritu dira lanean Potteko tailerrean: marrazkiak egin, behar zuten eskalara pasa orrian, margotu, zeramikaz irudi berdina sortu, labea, zeramika margotu... Prozesu guztia jarraitu eta emaitza oso dotorea izan da. «Haurrek normaltasunez kokatu dituzte piezak parkean; baina helduek garrantzia eman diote eta lana goraipatu dute», Pottetik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos