'Handia' da nire gorputza tailerrean parte hartu dute udalekuetako gaztetxoek

Handiak. Altzoko erraldoiaren ondoan, udalekuetako txikiak. /  PILDAIN
Handiak. Altzoko erraldoiaren ondoan, udalekuetako txikiak. / PILDAIN

GALILEA EZKIO.

Aste bete igaro da Ezkioko Udaleku irekiak hasi zirela eta orain arte ederki pasatzeko aukera izan dute bertan parte hartzen ari diren haur eta gazteek. Egunero ekintza berezi bat antolatzen dute begiraleek hauek ederki pasatu dezaten eta atzo Igartubeitira gerturatu ziren denak tailer berezi batean parte hartzera.

'Handia' da nire gorputa tailer didaktikoan aritu ziren haurrak gustura, adinera egokituta, Altzoko erraldoiaren ondoan jarri eta gorputz anitzak onartu, errespetatu eta baloratzea landu zuten, bai norberarena eta baita besteena ere.

Hurrengoak

Udalekuak hasi besterik ez dira egin eta hurrengo egunetan piszina, sukaldari egunak, frontenisa, altxorraren bila, Ibur zalditegira irteera, mendi ibilaldiak eta bestelakoak ere ez dira faltako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos