Hamalau gaztek parte hartuko dute herriko pilota ikastaroan

Ezkioko pilotalekuan. /  GALILEA
Ezkioko pilotalekuan. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Ostiralean (bihar) abiatuko da Ezkioko lehenengo pilota ikastaroa, honetan bost eta hamalau urteko hamalau haur eta gaztek parte hartuko dutelarik.

Arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira Ezkioko pilotalekuan eta ordu betez arituko dira jokoan, ikastaroa bihar hasi eta maiatzaren 31n amaituko delarik. «Helburu nagusia, pilota eta herrigintza uztartuz, Ezkion gozamenerako esparru bat sortzea da. Hori dela eta, gure egitasmoa udaletxean aurkeztu genuenean aho batez onartu zuten», azaltzen dute antoltzaileek. «Izan ere, 14 umeak ezkiotarrak dira eta lan taldea osatzen dugun lau irakasleak eta hiru laguntzaileak ere bai. Baina, noski, gure Ezkioko Udal Pilota Ikastaroa edonori dago irekia».

Antolatzaileek Udal lan-taldearen babesa azpimarratu nahi dute, alkatetik hasita azken zinegotziraino eta batez ere, kirol-zinegotziarena, hauen babesa beharrezkoa izan baitute hau aurrera eramateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos