II Goxua txapelketako finala Mujika eta Alberdi anaiek lehiatuko dute

Mujika anaiak. Gaur finalean./
Mujika anaiak. Gaur finalean.

GALILEA EZKIO.

Asteartean aurrera eraman ziren II Goxua Pilota txapelketako final erdiko partidak, eta emaitzak kontutan hartuta, bi final aurrera eramango dira gaur arratsaldean, Ezkioko San Migel jaiei hasiera emango dietelarik.

Final erdi honetan Antia eta Oliveirak, Mujika anaien kotra aritu ziren 9-18 emaitzarekin; Alberdi anaiak eta Xabat eta Arratibelen arteko partida bertan behera geratu zen; eta gazteen final-erdian, berriz, pilota eskolako, Oinatz eta Aimar nagusitu ziren Jon eta Joanesen jokalarien kontra 18-17 emaitza oso estuarekin.

Gaur arratsaldeko 18:00etan hasiko da finala. Gazteen kasuan O. Mendizabal eta A. Mendizabal, Etxeberria eta Unzurrunzagaren kontra egingo dute; eta nagusien partidari dagokionez, Mujika anaiek Alberdi anaien kontra arituko dira.