Gorratxategiren kutsua zeraman sagar tarta egin zuten haurrek

Tarta. Sagar tarta gozoa prestatu zuten haur guztien artean. /  N.N.
Tarta. Sagar tarta gozoa prestatu zuten haur guztien artean. / N.N.

Hogei bat lagunek parte hartu zuten 'Sagar tentagarriak' tailerrean

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Hilabetero egiten duten bezala honetan ere haur eta euren familiei zuzendutako tailer didaktiko desberdinak aurrera eraman izan dira Igartubeitiko Intepretazio Zentruan, urriko azkena larunbatean arratsaldean ospatu zelarik.

Oraindik ere Sagardo Astea buruan dugula, honekin lotutako azken tailerra izan dugu asteburuan, sagarra protagonista gisa izan duena hain zuzen ere. Fruta hau abiapuntutzat hartu eta sagar tarta gozoak prestatu zituzten haurrek, primerako maisuaren laguntzaz, tailer hau Rafa Gorrotxategiren esku eraman baitzen. Parte hartzaileen kopurua beteta, hogei haur inguru izan ziren larunbatean arratsaldean Igartubeitin elkartu zirenak: sagarrak zuritu, orea prestatu, krema... eta pausoz pauso sagar-tartak osatu zituzten; azken pausoa, labean sartzea.

Hurrengo hilabeterako ere tailer pare bat prestatu dituzte Igartubeitikoek, biak azaroaren 11n aurrera eramango direlarik, Ondarearen Europako Jardunaldien barne.

Lehenengoa goizeko 11:00etatik 14:00ak bitartean aurrera eramango den 'Karelia' artisau ehundura lantegia izango dugu. Ikastaro praktiko honetan, Tytti Thusbergek 'Karelia' bere azken bilduman erabilitako teknika erakutsiko du. Bai haurrek eta baita helduek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Bestalde, arratsaldeko 16:30etik aurrera 'Artantxuriketan' ikuskizuna izango dugu Igartubeitin, Landa inguruneko euskarazko kantu eta kontakizun saio honetan, Ansa Ahizpak eta Ama-ren antzezpenaz gozatuko dugularik.

Azken egunak

Asier Gogortzaren Mendebalde erakusketa bisitatzeko azken aukera dugu egun hauetan, uztailaren 18an abiatu zena igandera arte Igartubeitiko atarian egongo delarik. Erakusketa Herriko toki ezberdinetako baserrien hogeita bi argazkiz osatuta dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos