Galopeetarako ikastaro tinkoak Aste Santuan Iburren

Azterketak. Galopeak ateratzeko prestakuntza. /  IBUR
Azterketak. Galopeak ateratzeko prestakuntza. / IBUR

GALILEA ITSASO.

Hilabetero ekintza bereziren bat antolatzen dute Iburren, iblaldiak eta klasetaz aparte, eta apirilari dagokionez Galope azterketak egiteko aukera eskainiko dute, hauek prestatzeko ere klase bereziak antolatu dituztelarik jakin dugu.

Aste Santuan zehar aurrera eramango dira Galopeak prestatzeko klaseak: hilaren 22, 23, 24, 25 eta 26ean hain zuzen ere, egun hauetan ikastaro tinko bat egingo delarik, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

Azterketak

Galope azterketak hilaren 27an (larunbata) izango dira, goizeko 10:00etatik aurrera. Gogoratu hauek egin ahal izateko Euskal Hipika Federazioan federatuta egotea beharrezkoa dela.