Galope azterketak apirilaren 27an ospatuko dira Iburren

Ibur Hipika klubeko kideak./
Ibur Hipika klubeko kideak.

GALILEA ITSASO.

Hilabetero ekintza bereziren bat antolatzen dute Iburren, iblaldiak eta klasetaz aparte, eta apirilari dagokionez Galope azterketak egiteko aukera eskaintzen dute, hauek prestatzeko ere klase bereziak aurrera eramaten ari direlarik.

Galopeak prestatzeko klaseak atzo goizean hasi ziren eta aste osoan zehar, goizez eta arratsaldez, aurrera eramango dira zalditegian, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Klase hauetara joan nahi duenak oraindik aukera badu eskaintza oso irekia delako: bakarrik goizez, bakarrik arratsaldez, goiz eta arratsaldez, eta nahi diren egunetan. Aukeratutakoaren arabera prezioa aldatzen da.

Galope azterketak apirilaren 27an, larunbatean, izango dira, goizeko 10:00etatik aurrera. Gogoratu hauek egin ahal izateko Euskal Hipika Federazioan federatuta egotea beharrezkoa dela. Informazio gehiago 663 060 011 edota 655 735 300 zenbakira deituz.