Ezkutuko altxorren igandeko bisita, Igartubeitin

GALILEAEZKIO.

Ignaziotar lurraldea sakonean ezagutzeko aukera ematen duen Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen egitaraua aurrera doa eta asteburu honetan Igartubeiti hobeto ezagutzeko aukera emango digu honek.

Igandean eguerdian Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan Ezkutuko Altxorraren bisita gidatu bat egongo da. Eguerdiko 11:45ean hasiko da bisita eta honetan XVI. mendeko baserria eta bere baratzea ere ezagutuko dute parte hartzaileek.

Izena emateko aldez aurretik 943 72 20 42 telefono zenbakira deitu beharko da. Horretarako, azken eguna gaur izango da.