Ezkioko bigarren Mendi Lasterketa Mistoa ospatzen da gaur goizean herrian

Lasterketa. Bigarren edizioa jokatzen da aurten. /  EZKION
Lasterketa. Bigarren edizioa jokatzen da aurten. / EZKION

GALILEA EZKIO.

Aurreko urtean EzkiOn Martxan Klubak antolatuta, lehenengo Mendi Lasterketa Mistoa aurrera eraman zen herrian eta oraingoan eta aurrekoaren arrakasta ikusita, bigarren edizioa aurrera eramango da, hau gaur goizean ospatuko delarik.

Mendi Lasterketa Mistoan parte hartzeko aukera dago gaur goizeko 10:30etik aurrera. Aurtengoan 5'7 kilometroko lasterketa izango da Ezkiotik abiatuko dena. Ondoren, eguerdira aldera 0-12 urte bitarteko umeen txanda helduko da, hauek ere lasterketatxo batean parte hartzeko aukera izango dutelarik; eta amaitzeko, arratsaldeko 13:00ak inguru sari banaketa aurrera eramango da.

Esan bezala aurreko urtean izan genuen lehenengo edizioa eta honen helburua mantentzen da oraingoan ere: Ezkio ezagutarazi eta dinamizatzeaz gain, herritarren elkarlana bultzatzea.

Horrela izanda, deialdia luzatzen diete Ezkioko herritarrei, bai lasterketan korrika parte hartzeko eta baita antolakuntzan lagundu, umeak bertaratuz... esku bat luzatzeko.

 

Fotos

Vídeos