Santillana del Mar eta Castro bisitatuko dituzte itsasoarrek
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Igandea, 25 iraila 2022, 00:15
Hiru urteren ondoren herriko irteera antolatu dute itsasoarrek, elkarrekin egunpasa ederra igarotzeko asmoarekin. Oraingo honetan Cantabria izango dute jomuga.
Urriaren 12an aurrera eramango da bisita, egun honetan goizeko 8:15etan Alegiako beheko taberna zenaren parean autobusa hartuko dutelarik; goizeko 10:15etan inguru Aneron egingo dute hamaiketakoa eta eguerdian Santillana del Marera iritsiko dira.Bertan herriko ondare artistiko-historiko ederra bisitatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, edo 6 kilometrotara dagoen Estatuko Villapresente laberintorik handienara joan eta irteera topatu. Ondoren bazkaria, eta arratsaldean Castro Urdiales bisitatuko dute.