Sagardo Astearen XXI. edizioa ospatzen du aurtengoan Igartubeiti baserriak
Urriaren 8tik 14a bitartean aurrera eramango dira ospakizunak, kirikoketa, sagar-jotzeak eta antzezpenekin
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Osteguna, 29 iraila 2022, 00:16
Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatuko du datorren urriaren 8tik 14ra eta hau baserrian prentsaketa zuzenean ikusi ahal izango den urteko aukera bakarra izango da. Antzerkiak, kirikoketaerakustaldiak eta erakusketak izango dira egun horietan zehar Ezkio-Itsasoko museoan.
Igartubeiti baserri Museoak Sagardo Astearen XXI. edizioa ospatuko du aurtengoan. Zazpi eguneko egitarauarekin datoz oraingo honetan, antzerkiak, kirikoketa erakustaldiak eta sagarraren ziklo naturalari balioa emanahi dion erakusketarekin, besteak beste.
Hitzordu honetan, bisitariak duela mendeetako jarduera honen lekuko izango dira, dolarea martxan eta sagarraren prentsaketa zuzenean ikusiz. Igartubeiti baserriak urteak daramatza Sagardoaren Astean jotzen den sagarra bere ingurutik etor dadin apustu egiten, baina zoritxarrez, sagarraren goraldi erritmoak eta lurraldeakjasan duen lehorte lazgarria direla eta, museoak Gipuzkoako beste toki batzuetatik ekarritako sagarra erabili behar izan du.
«Seinale argia da inoiz baino beharrezkoagoa dela Ezkioko museoak egiten duen jasangarritasunaren balioa nabarmentzea·, diote museotik. Aurtengo edizioan, Igartubeitik Sagardoaren Astea jasangarritasunaren erakusgarriizatearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, ikusgai dagoen sagar guztia Ezkiokoa, Igartubeitiko sagarrondoen zati bat eta baserritar batzuen beste zati bat izatea lortuz.
Prentsaketak
Urriak 8, 9 eta 12ko sagar jotzetan kirikoketa talde bat izango da Igartubeitin. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua dela gogoratzen dute baserritik. «Sagar joaleak», Igartubeitik antolatutako eta JuanMari Beltranek, Euskal Herriko musikaren ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoak,eskainitako lantegi batzuetan sortutako taldeko partaide dira. Sagardo Asteak Igartubeiti baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez Igartubeiti baserriaezagutzeko aukera ere eskaintzen du. Asteburuan eta jaiegunean, goizeko 11:15etik aurrera, Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarretak, aktore tolosarrak, Kortaberria familia, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandakoa antzeztuko du.
Sagarra jarduera honetako protagonista izango da. Sagardo Astean, Igartubeitikosagarrondoetako sagar mota ezberdinen erakusketa ere izango da bertan.
Igartubeitiko dolarea martxan urriak 10, 11, 13, eta 14 ikusi ahalko da, goizeko 11:30etan; eta urriak 8, 9 eta 12 eguerdiko 12:00etan. Antzezpenak baserrian berriz, urriak 8, 9 eta 12 izango dira goizeko 11:15etatik aurrera. Azkenik, kirikoketa urriak 8, 9 eta 12an egingo da eguerdiko 12:00etan.
Prozesu baten emaitza
Igartubeiti Baserri Museoak, urteak daramatza, baserria ondarearen ardatza dela kontutan izanik, bere aberastasuna lantzen, bere zaintzatik, errespetutik, ingurunearen, berebaliabideen, erabilpenen eta eskaintzen dituen zerbitzuen arteko oreka bilatuz.
Horrela, urteko jarduera puntual bat izatetik haratago, Sagardo Astea, negutik udazkenera bitartean garatzen den prozesu baten, sagarraren ziklo naturalaren emaitza da. Sagarra dolarean jo aurretik, lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, hauen izerdialdia, loraldia, sagar aleen hazkundea eta bilketa eginez.
Prentsaketa eta kupeletan gertatzen den zukuaren fermentazioaren ondoren, martxoan,Barrikote festa ospatzen da bertan, sagardoaren dastaketarekin.
Kontaktua
Sagardo Astearen inguruko informazio guztia jasotzeko, edota Igartubeitik eskaintzen dituen tailer eta ekitaldi desberdinak ezagutzeko baserri museoarekin kontaktuan jarri behar da. Gogoratzen da Sagardo Asteko ekitaldietarako aldez aurretik izena eman beharko dela, kopurua mugatua delako. Honetarako 943 72 29 78 edo 72 51 07 zenbakietara deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.