Olentzero eta Mari Domingiren etorrera antolatzeko bilera
GALILEA
EZKIO-ITSASO.
Viernes, 28 de octubre 2022, 00:15
Urte batzuk badira Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzen dutela herritarrek. Ganbara guraso elkarteak antolatuta hasieran eta Udalaren laguntzaz azkenetan, herriko haurrek Gabonetako bi pertsonai hauekin elkartu eta zuzenean eskutitza emateko aukera izaten dute.
Publicidad
Azken urteetan pandemia izan dela medio, etorrera murriztu eta Santa Lutzian zuzenean Olentzero eta Mari Domingirekin elkartu izan dira haurrak. Orain, aurtengo etorrera antolatzeko asmoarekin bilera bat antolatu da, azaroaren 3an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan udaletxean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión