Ezkio
Meza eta erromeria bihar Kizkitzako amaren eguna ospatzekoEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Viernes, 6 de septiembre 2024, 20:37
Kizkitzako amaren eguna ospatuko dute bihar itsasoarrek, ohiturari jarraituz, Egun osoko egitaraua antolatu dute aurten ere. Mezarekin emango diote hasiera baselizan (12:00) eta ondoren, erromeria izango da Baltzola eta Andonegiren eskutik (13:00). Bazkal ostean (14:00) erromeriak jarraituko du arratsalde osoan zehar (16:00). Toka lehiaketa ere izango da (17:30) eta Itsasora itzulera egingo dute 20:30ean.
Publicidad
Kizkitzan ez ezik, Mandubiko bentan ere erromeria giroa egongo da Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagaren eskutik. Eguna amaitzeko, Itsason afaria egingo dute Ostatun (21:30) Baltzola eta Andonegi trikitilariek lagunduta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión