Guztira 651 pertsonek ikusi dute aurten Igartubeiti baserriko dolarea martxan
Bisitarien %60a gipuzkoarrak izan dira aurtengoan; astean zehar eskolako taldeak egon dira Igartubeitiko dolarea martxan ikusten
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Viernes, 21 de octubre 2022, 22:59
Urriaren 8an hasi eta hilaren 14a bitartean aurrera eraman da Sagardo Astea Igartubeiti Baserri Museoan bere XXI. edizioan, eta aurtengo balorapena oso positiboa izan da. Aurten ere bisitariek erantzun dutela diote baserri museotik, eta lepo bete da Igartubeiko dolare ingurua. Aurtengo edizioan, bisitariek zazpi egunez gozatu ahal izan dute dolareko ikuskizunaz. Murrizketarik gabe, egunero batez beste 90 bat bisitari izan ditugu.
Publicidad
Astean zehar berriz hamar talde etorri dira, bertakoak, Ezkio-Itsasoko eskolakoak, Urretxuko harrera eskolakoak eta Legazpiko Haztegiko ikasleek errepikatu dute, iaz ere etorri baitziren. Gasteiztik etorritako Egibide Lanbide heziketako ikasleak ere aurten dolarea martxan ikusteko aukera izan dute; baita euskara ikasten ari diren Maizpide euskaltegitik eta Iralekoak ere.
Asteburuari dagokionez, familien txanda izan da. Lehendabizi, Amaia Ruiz de Galarreta aktore tolosarrarekin eta Karmakros antzerki taldearekin izan dute hitzordua. Aurten, murrizketarik gabe, txanda bakarrean egokitu dituzte familiak, goizeko 11:15ean. Eta dolarea martxan ikusi aurretik, interpretazio zentroa ezagutzeko aukera ere izan dute. Ondoren, 12:00etan, dolarean, Kirikoketaren erritmoetaz gozatu ondoren, dolareko torloju eta habeen soinuak sentitu ahal izan dituzte bisitariek.
Bisitari ugari
Guztira 651 pertsonek ikusi dute aurten dolarea martxan. Beste urteetan bezala, aurten ere jende asko gelditu da urtean behin egiten den jarduera honetaz gozatu gabe, beraz hau ikusita Igartubeititik irailean izena hartzea gomendatzen diete interesdunei. Dolarean sagarrari zukua ateratzen ikustera etorritako pertsonen jatorria honakoa da: %60a gipuzkoarra, hauetatik %21a Urola Garaitik eta Goierritik; %11 bizkaitarra, Estatutik %3a, Arabatik %24 eta atzerritik %1a gerturatu da. Aipatzekoa da Gipuzkoako Sagardogileen bitartez, Erresuma Batuko, Portugaleko eta Frantziako turismo agentzietako langileek ere izugarri gozatu zutela dolarea martxan ikusteaz eta bertako giroaz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión