'Gernikak' kontzerturako autobus zerbitzua dago
Arratsaldeko 17:30ean irtengo da Zumarragako Elizkaletik; kontzertua 18:00etan hasiko da
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Viernes, 23 de septiembre 2022, 22:47
Juan Manuel Beguiristain klarinete jotzaileak eta Gorka Hermosa akordeoilariak 'Gernikak' kontzertua eskainiko dute Igartubeiti baserriko dolarean urriaren 2an, hurrengo igandean, arratsaldeko 18:00etan, eta hasiera batean egon behar ez bazen ere, Igartubeititik autobus zerbitzua antolatu dute egun honetarako.
Publicidad
Juan Manuel Beguiristain klarinete jotzaileak eta Gorka Hermosak osatutako bikoteak Gerra Zibilean Gernikan izandako bonbardaketaren tragediari buruzko bi ikuspegi oso pertsonal erakusten dizkigute lan honekin.
Autobusa
Urriaren 2ko kontzerturako autobusa izango da Zumarragako Elizkaletik hau arratsaldeko 17:30ean irtengo delarik.
Kontzertu honetaz gozatu ahal izateko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, lekua mugatua baita. Honetarako, 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu daiteke edo emailez, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión