Festa bikaina antolatu zuen Anduaga jatetxeak
Astelehena, 12 iraila 2022, 23:32
Garai honetan urtero, bere irekieratik egiten ohi duen bezala, oporrak amaitu eta festa dotorea antolatu zuen larunbatean Anduaga jatetxeak, aizkolarien erakustaldia eta ondorengo bazkari herrikoiarekin. Javier eta Julen Elorriagak osatzen zuten bikotea suertatu zen garaile 15'17'' denborarekin; Anjel Arrospide eta Iñaki Alberdi bigarren, 15'25'' denborarekin; eta hirugarren Jose Ugarteburu eta Unai Etxeberria 15'29''rekin. Ondorengo bazkarian, paella plater nagusia izan zelarik, 55 lagun inguruk parte hartu zuten, trikitilariek egun osoan zehar giroa alaitu zuelarik.