Ezkioko bigarren eskuko merkatua urrian izango da
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Igandea, 18 iraila 2022, 00:17
Herritarrentzat bilgune eta elkartze leku berriak sortzeko helburuarekin, bigarren eskuko merkatua egingo da urrian Ezkion, Topa ostatuaren inguruan. Goizeko 11:00etatik 14:00ak bitartean Topa ostatuaren inguruan (eguraldi txarrarekin kirol kantxan) izango dugu Ezkioko lehenengo bigarren eskuko merkatua, hau urriaren 2an izango delarik, igandea. Etxean erabiltzen ez ditugun objetu, altzari, artikulu ezberdinak, liburu, diskak, arropa, jostailu... eta abarrei bigarren bizitza bat emango zaio merkatu honetan salerosketa bitartez. Merkatu honetan edozeinek parte hartu dezake eta horretarako irailaren 20a baino lehen izena eman beharko da udaletxean.