Errigorak-en 'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' kanpaina abian da
Hiru saski desberdin eskuratzeko aukera zabaltzen da aurtengoan, hilaren 10a arte
MIRYAM GALILEA
Miércoles, 2 de noviembre 2022, 00:05
Udazkenero bezala, aurtengoan ere, nafar produktuez osatutako hiru saski desberdin eskuratzeko aukera eskaintzen digute Errigorak ekimenetik, hauek lortzeko aukera azaroaren 10a arte zabalik egongo delarik. Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka kanpainaren 2022ko edizio honetan hiru saski daude aukeran eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25a Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.
Publicidad
Bi kanpaina nagusi egiten dira urtero. Udaberrian 'Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura' dugu: bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen dituztelarik, bertako ekoizpen eta ekonomia sustatuz. Bestea, berria, udazkenekoa da, orain aurrera eramaten ari dena, aurtengoan urriaren 22an hasi eta azaroaren 10era arte 'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka', dugularik.
Nafarroa eta hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dituzte kanpaina honen barne, eta auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25a). Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere. Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada, zonaldean euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkiolarik, Errigoraketik azaltzen dutenaren arabera.
Saskiak
Hiru saski dira aurten ere eskaintzen direnak, produktu desberdinez osatuta daude. Saski beltzan (betikoa, 55 euro) orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, eztia, kardua, mahats-zukua, piper mamia, teilak eta molineritoak ditugu, 2023ko egutegi batekin batera. Saski berdean, berriz (ekologikoa, 65 euro), orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, ardo-ozpina, tomate frijitua, arroza integrala, pasta, konbutxa tea, teilak, sagar-zukua, txitxirioak eta 2023ko egutegia. Eta saski zurian hirugarrenik (berezia, 75 euro), orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, ardi-gazta, patxaran-pastak eta polboroiak daude, honek ere 2023ko egutegia dakarrelarik.
Saskiren bat eskuratzeko azaroaren 10a (osteguna) izango da azken eguna. Eskaera guztiak zuzenean errigora.eus ataritik egin beharko dira eta banaketa gunea Ezkion izango da, udaletxean jasotzeko aukera eskainiz. Eskaerak txartelarekin ordaindu ahal izango direla gogoratzen da.
Publicidad
Errigora
Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Erromatarrek 'Ager vascorun' deitu zuten lurraldea (Nafarroa hegoalde eta erdialdea) du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskarararako eta euskaraz. Egunetik egunera geroz eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; «ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osastutako sare anitz bat gara», diote.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión