Euskaraldiko txapak banatzeko festa larunbat arratsaldean izango da

Euskaraldia taldea. Herritar ugarik parte hartuko dute ekimenean./
Euskaraldia taldea. Herritar ugarik parte hartuko dute ekimenean.

GALILEA EZKIO.

Gainean dugu Euskaraldiaren hasiera eta honekin lotuz ekin- tza desberdinak aurrera eraman izan dira herrian, hurrengoa larunbatean, arratsaldez, izango delarik, orduan txapak banatzeko festa ospatuko baita.

Ezkioko Udalaren eta Euskaraldia taldearen eskutik, Euskaraldian parte hartzeko izena eman dutenentzat txapa jasotzeko ekitaldia antolatu da larunbaterako, arratsaldeko 18:00etan Udaletxean (behean) elkartuko direlarik, festa txiki bat ospatuz: 'merienda eta juerga'.

Egun horretan gerturatu ezin direnak lagunen bati bertatik pasa- tzeko eskatu edo hilaren 12tik 16ra Udaletxera jasotzera joateko aukera izango dute.

Euskaraldia

Hilaren 23an abiatu eta abenduaren 3ra arte aurrera eramango da Euskaraldia, 11 egunetan euskaraz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos