Euskaraldiko txapak banatzeko festa hurrengo astean izango da

Euskaraldia. Txapak banatuko dira hurrengo asteburuan. /  EZKIO
Euskaraldia. Txapak banatuko dira hurrengo asteburuan. / EZKIO

GALILEA EZKIO.

Gainean dugu Euskaraldiaren hasiera eta honekin lotuz ekin- tza desberdinak aurrera eraman izan dira herrian, hurrengoa hilaren 10ean izango delarik, orduan txapak banatzeko festa ospatuko baita.

Ezkioko Udalaren eta Euskaraldia taldearen eskutik, Euskaraldian parte hartzeko izena eman dutenentzat txapa jasotzeko ekitaldia antolatu da hilaren 10erako, larunbata, arratsaldeko 18:00etan Udaletxean (behean) elkartuko direlarik, festa txiki bat ospatuz: 'merienda eta juerga'. Egun horretan gerturatu ezin direnak lagunen bati bertatik pasatzeko eskatu edo hilaren 12tik 16ra udaletxera jasotzera joateko aukera izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos