Etzi botako da Altzoko Saninazioen txupinazoa

YARZA ALTZO.

Larunbatean emango zaie hasiera Altzoko San Inazio jaiei. Goizeko 11:30ean, botako da jaien hasiera iragarriko duen txupinazoa. Ondoren, Artea dantza taldeko gazteek emanaldia eskainiko dute plazan eta jarraian, 12:30a aldera, paellen prestaketa hasiko da.

Jarraian bazkaria egingo da, eguraldi ona bada plazan eta euria ari badu frontoian. Arratsaldean Matraka elektro-txarangak alaituko du giroa. Segidan, bertso-triki-poteoa egingo da Peñagarikano eta Artola bertsolariekin, eta jarraian sagardo dastaketa egingo da. Afaria norberak eraman beharko du. Gaueko 23:30ean, Starlus, Koltxoi eta Dj Dantzalekuren kontzertuak hasiko dira.

 

Fotos

Vídeos