Etxebizitzen berritze lanei zerga eta tasarik ez zaizkie aplikatuko

Azken Udal Osoko bilkuran. / GALILEA
Azken Udal Osoko bilkuran. / GALILEA

MIRYAM GALILEAEZKIO.

Ordenantza batean aldaketa bat egiteko proposamenarekin elkartu ziren aurreko astean herriko Udaletxean Udal Osoko Bilkura ospatzeko, honetan konkretuki, herriko etxebizitzen kasuan, gaur egun daudenen birgaitze edo berritze lanak direnean zerga eta tasetan aldaketa bat egin zuen Udalak.

Bileran onartutakoaren arabera, herriko etxebizitzen kasuan, gaur egun dauden birgaitze edo berritze lanak direneana ez da ez zerga eta ez tasarik ere kobratuko.

Beti ere hau gauzatzeko, herrian erroldatuta egon beharko da eta lehen etxebizitza izan beharko du. Sustapenerako etxebizitzei dagokienean aldaketa hau ez da aplikatuko.