Borrar
Hitzaldia. Urtero hitzaldiren bat antolatzen dute Etxadikoek zerbitzua azaltzeko. I.S.
Etxadik familiei eskaintzen dien zerbitzuak martxan jarraitzen du

Etxadik familiei eskaintzen dien zerbitzuak martxan jarraitzen du

Aholkularitza zerbitzu hau doakoa da eta Urola Garaiako familiek erabili dezakete udaletako web orrien bitartez edo telefonoz deituz

ALTO UROLA

ALTO UROLA.

Jueves, 2 de noviembre 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urteak dira Urola Garaiak familiei zuzenduriko Orientazio Zerbitzu bat duela herritarren esku eta hau poliki poliki areagotuz doa hilabetero luzatzen dituen informazio artikuluei esker, eta eskaintzen duen zuzeneko aholkularitza zerbitzua ere oso lagungarria izanik.

Zerbitzua 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat zuzenduta dago, familiaren egunerokotasunean lagungarria izan daitekelakoan. Mankomunitatetik deialdi bat luzatzen diete Urola Garaiako herritarrei, zerbitzu honekin harremanetan jartzeko; doakoa da.

Anitzak izan dira orain arte eta udaletako web orrien bitartez argitaratuta izan diren artikulu lagungarriak, batzutan haur txikien inguruko hezkuntzan aholkuak luzatuz, eta bestetan nerabeekin lagungarriak izan daitezkeenak, edota familia giroan planteatu daitezkeenak.

«Zerbitzu honen helburua familiei, hazkuntza, hezkuntza eta familia gaietan aholkularitza zerbi-tzua eskaintzea da», azaltzen dute Legazpiko Gazteria sailetik. «Familia harremanak sendotzen lagundu eta arazoei aurre hartzea». Zerbi-tzu hau elebiduna dela gogoratzen da, doakoa eta konfidentziala ere.

Familiek hazkuntza eta hezkuntzaren inguruan dituzten zalantza guztiak zuzenean galdetzeko aukera dute Etxadirekin kontaktuan jarriz. Baina zerbitzu honetaz aparte ia hilabetero artikulu bat argitaratzen dute informazio konkretu baten inguruan, artikulu hauek lagungarriak direlakoan.

«Zerbitzu honetan mota honetako gaiak kontsultatu daitezke: haserrealdiak, jeloskortasuna, portaera-arazoak, ikasteko zailtasunak, nerabezaro, komunikazioa, sare sozialak...», Legazpiko Gazteria zerbitzutik.

Udaletako webgunean orain arte landu izan diren gaien zerrenda jasota dago, edonerrek hauek kontsultatzeko aukera izanik. Guztira 75 artikulu ditugu momentu honetan argitaratuta, adin desberdinetara egokitutakoak, orokorrak eta gai anitzak ukitzen dituztenak, eta egunerokotasunerako aholku praktikoak ematen dituztenak. Artikulu hauek irakurtzeko Udaletako web orrietara jo.

Jorratu diren azken gaiak, adibidez, hauek izan dira: gurasoen fun-tzioa haurtzarotik; 'Guay, izatea modan dago!!'; familia eta emozioen onarpena; bada familia guztietan hezteko jarraibide bateraturik?; ohitura osasungarriak haurdunaldian zehar eta haurraren garapenean; familia-gatazkak saihestearen garrantzia; familia talde bezala; edo sare sozialen erabilera egokia, besteak beste.

Kontaktua

Etxadiko profesionalekin kontaktuan jartzeko aukera desebrdinak daude: on-line Zerbitzua, kontsultak telefonoz, posta elektronikoz edo posta arrunt bidez egin daitezke. Kontsulta jaso, eta bost eguneko epean, familiek, bere kasuari egokitutako orientazioa jasoko.

Kontaktuan jartzeko: telefonoa, 944051549 (asteartetan 11:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30era); posta elektronikoa www.etxadi.org webgunean edo Urola Garaiko inprimakia betez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios