Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ikastaroak. Urritik aurrera Urretxuko Emakumeen etxean.
'Erantzunkidetasunatik ahalduntzera' ikastaroa urriaren 2an hasiko da

'Erantzunkidetasunatik ahalduntzera' ikastaroa urriaren 2an hasiko da

GALILEA

ALTO UROLA

Miércoles, 18 de septiembre 2019, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola Garaiako Jabekuntza Eskola gogoz hasi du ikasturtea eta datorren hilabetean ikastaro desberdinak aurera eramango dira, hauetako bat 'Erantzunkidetasunatik ahalduntzera' izango delarik.

«Erantzunkidetasunak, emakumearen ikuspegitik, genero baldintzapenen kontzientzia hartzera garamatza eta gure bizitzaren lidergoa eskuratzera, gure nahiak, desioak eta beharrak ertzetik erdigunera ekarriz», azaltzen dute Jabekuntza Eskolatik.

Ikastaroa euskaraz aurrera eramango da Hezi2de enpresaren esku. Urrian hasi eta abenduan amaituko da, guztira bost saio ospatuko direlarik: urriaren 2an eta 9an; azaroaren 6 eta 20an; eta abenduaren 4an aurrera eramango da. Ordutegiari dagokionez arratsaldeko 17:00etan hasi eta bi orduko iraupena izango du saio bakoitzak.

Urretxuko Emakumeen Etxean aurrera eramango da.

Parte hartu

Jabekuntza Eskolak antolatzen dituen ekintza guztiak doakoak dira eta aurretik abisatuta haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Izena emateko epea ikastaroa hasi baino bi egun lehenago amaituko da; parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea: 943 72 56 42.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios