Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Mediku-etxe zaharra. Erabilera anitzeko udal-eraikuntzan bihurtuko da laster. GALILEA
Erabilera anitzeko eraikuntza izango da medikuaren etxe zaharra

Erabilera anitzeko eraikuntza izango da medikuaren etxe zaharra

EzkiOn martxan klubarentzako lokala, emakumeentzak, eta gimnasio txiki bat egokituko dira mediku etxe zaharrean

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Sábado, 14 de julio 2018, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ideia nahiko argi zeukan Udalak aspaldi, Osasun Zentrua etxe zaharretik Errekabarrena auzora aldatu zutenean ere horrela adierazi zuten: mediku etxe zaharra erabilkera anitzeko eraikuntzan bilakatuko zuten. Ideia ugari buruan bueltaka, proiektua zehaztu dute dagoeneko eta urtea amaitu baino lehen obrekin hastea espero da.

Leader 2018 diru laguntza programan aurkeztuko den proiektua onartu zuen Udalak azken Udal Odoko bilkuran, proiektu hau mediku etxea egokitzeko helburua duelarik. «Erabilera anitzeko eraikuntza bat izango da mediku etxe zaharra. Bertan EzkiOn Martxan kluberako leku bat egongo da; emakumeek ere bere gunea izango dute; eta gimnasio txiki bat ere jarriko da nahi duen guztiak erabili dezan», azaltzen du Jose Ignacio Etxezarreta alkateak.

Proiektu honen helburua, lau arlo hauetan zerbitzua esakintzea da. «Ezkion kokatzen da etxea baina ezkiotarrei zerbitzua emateaz gain inguruko herriei ere zabaltzea da ideia: Itsaso, Gabiria... eskolarekin edo osasun zentruarekin bezala», dio Etxezarretak.

Egin nahi den obra honen guztiaren aurrekontua 478.038,86 eurokoa da eta azken bilkuran azaldu zuten bezala, aurrekontu saila bat bideratu da dagoeneko obra hauetarako, %30a konkretuki, 143.400 euro inguru izanik. Proiektua Leader 2018 diru laguntza programan aurkeztuko da eta bertatik diru laguntza bat jasotzea espero du Udalak; horrela ez bada ere, obrak aurrera egingo du.

«Udal aurrekontuan barne emanda dago diru hau, beraz aurrera ermango da Udalak honetan apostu egin nahi duelako. Diru laguntza jasotzekotan, honen kopuruaren arabera obrak egiten joango gara: lehentasunak finkatu eta pausoz pauso guztia egin arte. Kopuru oso handia da Udalak bakarrik egiteko, baina obrarekin hasteko badugu eta ideia da urtea amaitu baino lehen honekin jartzea», alkateak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios