Energia eta dirua aurrezteko ikastaroa, astelehenean

Hitzaldia. Herrian ospatutako azkena osteoporosiaren ingurukoa izan zen, Zelai Ondon. / ITSASO A.B.
Hitzaldia. Herrian ospatutako azkena osteoporosiaren ingurukoa izan zen, Zelai Ondon. / ITSASO A.B.

Etxebizitzaren birgaitze energetikoa sustatzeko doako tailerra egingo da udaletxeko aretoan

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Etxebizitzaren birgaitze energetikoa sustatzeko asmoarekin, 'Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko'ikastaroa aurrera eramango da hurrengo astean udaletxeko aretoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Itsasoko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako doako tailerrak antolatu ditu, hau hurrengo astelehenean, maiatzak 13, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Itsasoko udaletxeko aretoan aurrera eramango delarik .

«Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko» izeneko tailerraren helburua bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da,beti ere, modu erraz eta ulerkorrean.

Eraginkortasun altuko birgaitzeak herritarren bizi-kalitatean eragiten duela aitortzen dute antolatzaileek, ondorengo arrazoiengatik: «aurrezpen ekonomikoa handituko da, energiaren kontsumoa gutxituko baita: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere», diote. «Bertan bizi diren familiek osasunean irabaziko dute: hezetasunak kontrolatuko dira kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekidinez».

Hitzaldiak ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera eta honetan parte hartzeko aldez aurretik izena emantea beharrezkoa da. Parte hartzaileei Gipuzkoa Argitu tailerretan emandako azalpenak jasotzen dituen informazio-euskarria banatuko zaie.