'Emakume baserritarrak eta bertako ekonomia' mahai-ingurua hilaren 23an

Mahai-ingurua. Urriaren 23an Emakumeen Etxean izango da. /
Mahai-ingurua. Urriaren 23an Emakumeen Etxean izango da.

GALILEAALTO UROLA.

Urola Garaiako Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun Arlotik ekintza desberdinak antolatzen dira urtean zehar gure bailaran eta hurrengoa 'Emakume baserritarrak eta bertako ekonomia' deritzon mahai-ingurua izango da, hau hilaren erdialdera aurrera eramango delarik.

Emakume baserritarrak eta bertako ekonomia izeneko mahai-ingurua egingo da urriaren 23an, arratsaldeko 18:30ean, Urola Garaiko Emakumeen Etxean (Urretxu). Bertan Etxaldeko emakumeak kolektiboko kide batek eta EBEL-eko (Emakume Baserritarren Elkartea) beste kide batek parte hartuko dute. Moderatzaile lanetan, Maddi Etxeberria arituko da.

Parte hartzeko izena eman behar da 943 252 389 telefono zenbakira deituz edota mezu bat bidaliz jabekuntzaeskola@gmail.com posta elektronikora.