'Elikadura konszientea' tailerra eskainiko da otsailean

Tailerra. Otsaileko bi egunetan aurrera eramango da. /  GALILEA
Tailerra. Otsaileko bi egunetan aurrera eramango da. / GALILEA

MIRYAM GALILEA ALTO UROLA.

Urola Garaia Udal Elkarteko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako arloak antolatuta, datorren hilabetean 'Elikadura konszientea' tailerra aurrera eramango da Urola Garaiko Emakumeen Etxean. Tailerra Miriam Herbón Ordoñez-ek eskainiko du eta bi egunetan aurrera eramango da, otsailaren 2an eta 16an, goizeko 10:30etatik 14:30etara eta arratsaldeko 15:30etatik 19:30etara. Izena emateko epea zabalik dago eta honetarako 932 72 56 42 telefonora deitu edo jabekuntzaeskola@gmail.com.