'Elikadura eta ariketa' hitzaldia bihar jubilatuen elkartean

EDURNE ALBIZUZEGAMA.

Bihar arratsaldeko 18:30ean 'Elikadura eta ariketa'ri buruzko hitzaldia antolatu dute jubilatuek. Hizlaria Amaia Muruamendiaraz izango da eta edonorentzat irekia da.

Bertso afaria

Ostiral honetan bertso-afaria egingo da Amets Arzallus eta Iker Zubeldiarekin. Gaur afarirako txartelak erosteko azken eguna izango da. Aizkorpen daude salgai 20 eurotan .

Era berean, gogorarazi larunbat honetan Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa irtengo da Zegamatik 15.15ean.