Ehun urte bete ditu Martin Etxeberriak

Ehun urte bete ditu Martin Etxeberriak

1918ko azaroaren 30ean jaio zen Martin Etxeberria Itsasoko Zabalegi baserrian eta bihotzez zoriondu nahi izan zuten herritarrek atzo horretarako prestatutako omenalditxoarekin. Herritar talde polita elkartu zen Etxeberriaren baserrira etxekoak ondoan zituelarik, horien artean Gorka Sasieta alkatea, eta baserrira gerturatu ziren lore sorta ederra eta zeramikan irudikatutako bertso bikaina esku artean eraman zutelarik. Lau seme, bederatzi biloba eta lau birbiloba dituen itsasoar honek hunkituta jaso zituen opariak.

 

Fotos

Vídeos