Lau egunetako jaiak prest San Bartolome ospatzeko

Herri Afaria. Urtero jendez gainezka egoten da karpa. / I.A.B.
Herri Afaria. Urtero jendez gainezka egoten da karpa. / I.A.B.

MIRYAM GALILEAITSASO.

Abuztuaren bukaeran izaten ditugu Itsasoko San Bartolome Deunaren ospakizunak eta aurtengoan ere, egitaraua osatu dute herritarrek dagoeneko, lau eguneko festekin datozelarik, ekitaldi anitzez osatutako plana prestatu dutelarik.

Abuztuaren 23an, ostirala hartuko dute martxa jaiek, arratsadeko 16:00etan Mus txapelketarekin aurrera egingo dutelarik. Jarraian, pilota express izango dugu eliz atarian eta lehenengo eguna agurtzeko Herri Afaria aurrera eramango da plazako karpan. Azken hau Maddalen Arzallus eta Harkaitz Allurrek alaituko dute.

Larunbatean goizean, San Bartolome Eguna, meza nagusia ospatuko da parrokian eta jarraian herriko ondareari buruzko emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Arratsaldean berriz, gaztetxoen txanda iritsiko da eta hauek altxorraren bilan parte hartzeko aukera izango dute.

Alaiki taldea ere izango da bertan eta eguna iluntzen hasten denean Zahagi ardoa dastatzeko unea iritsiko da, Alaiki taldea berriro ere izango dugularik.

Igande goizean hilerrian ospatuko da meza goizeko 11:00etan eta jarraian Toka txapelketari ekingo diote enparatzan. Arratsaldean, eguneko ekitaldiekin amaitzeko, 'Rita' antzerkia aurrera eramango da, Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolazaren eskutik.

Larunbata

Urtero bezala oraingoan ere Mendi Bizikleta Trabesia aurrera eramango da Itsasoko San Bartolome festen egitarauaren barruan, hau abuztuaren 30ean ospatuko delarik. Egun honetan ere paella lehiaketa izango dugu eta gauean Segan taldeak piztuko du heriran giroa. Ondo pasa festak!