Borrar
Goruntz. Meza amaitu eta dantza emanaldia egongo da. GALILEA
Egun handiarekin hasten dira aurtengo San Pedro jaiak

Egun handiarekin hasten dira aurtengo San Pedro jaiak

GALILEA

EZKIO.

Viernes, 29 de junio 2018, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Pedro eguneko ospakizunekin hasteko gaur goizeko 11:00etan meza nagusia egongo da elizan, eta jarraian Goruntz dantza taldearen saioa eskainiko da plazan, ohitura den bezala. Goiza isteko Luntx herrikoia izango da bertaratzen diren guztientzat, hau karpa azpian eskainiko dutelarik Anduaga elkarteko kideek.

Goizeko martxarekin jarraituz eta egun handia behar bezala ospatzeko, arratsaldeko 17:30etan haurren txanda iritsiko da, hauentzako jolasak egongo direlarik. Jarraian, txokolatada izango dute eta arratsaldeko 19:00etan pintxo potea eta futbolin txapelketa hasiko dira.

San Pedroetan inoiz ez da falta eta aurten ere Mus Txapelketa izango dugu gaueko 21:00etatik aurrera, ordu bete beranduago «Trikuarri» taldearekin kontzertua egongo delarik.

Argazki liburua

Bi jai egun hauek aprobetxatuz, Ezkioko errolda grafikoa egitasmoarekin aurrera eginez, Asier Azarola eta Joxe Mari Gabilondo auzoan egongo dira ere argazkiak egiten: gaur arratsaldeko 17:00etan eta bihar goizeko 11:00etan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios